|
Antonio Arzak
Eskutitz bat
(1)
(Jose Zapirain adiskide leialari)
Ergobiya aldeko
sagardotegiyan
izandu omen ziran
joan dan jayian:
bertso pilla botarik
atari aurrian,
patxarederrian,
txinparta tartian,
pitxar bat edo beste
edan ondorian,
ez da bat jartzekorik
zure parian.
|
Bejundaizula, Joxe;
griņa jatorrian
euskara zabaltzeko
lege onian,
saia zaitez orrela
lagunen artian,
umore onian,
urte bakoitzian,
sagar arbola zarrak
lora berritzian,
pozik bizi gaitian
gure lurrian.
|
Eskumuņak Pellori,
baita Batixtari,
Olegario, Gaztelu
ta Txintxuari; (2)
denak aitortzen dute
zerala gidari,
tajuz oņ emanlari,
non bikaņ kantari,
bertsolari guztiyen
jaun ta garailari;
agur, Joxe, aurrera
ari ta ari!
|
Euskal-Erria, 1902.
(1) Praiskutxo-ren doņuban kantatzekua. (Egillearen oarra)
(2) Garai artako zenbait bertsolariren izenak dira auek. (A. Z.)
|