04. irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Artola Pepe »  Lehorreko arrantzalea »  04. irudia

Laugarren irudia

IV

Inazio

(bakarrik; ondo jantzia)
Inazio Hau ez da miseria? Nik bihotzean senti dudanaren nahitasunaren jabea ikusi dut hemen sartzen, eta bere ondoren nator korrokoia beitara bezala: beti hitz gozoren bat esan nahian nabil bakarrik aurkitzean; eta bakarrik geratzean, txipiroia baino bigunago jarri eta mututu egiten naiz zoragarri hari begira, baba daridala. Ai nire barren sutzailea!, izazu txingar bizi hau itzaltzeko grazia, bestela kiskaliko nau su gabeko gar honek, baina… Agustin badator; ez dezala igar nire bihotzaren konturik, gorde dezagun asmo hau, liburu bat ixten den moduan, orri batek bestea estutu eta estaltzen duen gisa… Agustini esango diot bere zain nengoela.






     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org