05. irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Artola Pepe »  Lehorreko arrantzalea »  05. irudia

Bosgarren irudia

V

Inazio eta Agustin (hau apaindua)
Agustin Hemen al haiz, Inazio? Goiz prestatu haiz.

Inazio Bai, oraintxe etorri nauk eta begira nengoan ageri ote hintzen.

Agustin Horren txikia al naiz ez ikusteko?

Inazio Betiko moduan hator, umorekoa.

Agustin Bai, Jainkoak dohain hori eman zidak; ea, goazemak Praixkueneko sagardotegira, hemen gaur egon gabe lurrari begira.

Inazio Ez, egon hadi pixka bat.

Agustin Zer delako? Damutu egin al zaik lehengo hitza?

Inazio Ez gizona…

Agustin Ni ez nauk gizona. (Presaka)

Inazio Bai, bazekiat zer haizen.

Agustin Zer nauk bada?

Inazio Mutilzahar… zimarroia; horra esan.

Agustin Goazen, goazen, lema jiratuta.

Inazio Agustin, lagun zaharra, hemen giro ederra zagok eta pixka batean egoteko gogoa zeukaat.

Agustin Zertan? Txoriak izutzen, edo izarrak ikusten?

Inazio Bai… ikusi… nahian.

Agustin Zer, haizea?

Inazio Ez pasea, (neskatxarena).

Agustin Hau duk kasketa klasea.

(Irteten da Maria Erregidorearen etxetik eta kanpora joango da).






     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org