09. irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Artola Pepe »  Lehorreko arrantzalea »  09. irudia

Bederatzigarren irudia

IX

On Juan

(bakarrik; eskuan makilarekin irteten da bere etxetik.)
On Juan Aberatsak, bai!, aberatsak! Zertarako dut dirua? Nahiago nuke orain joan diren horien sasoia: Dirurik ez nuenean, nuen apetitu ona, ezin asea, inola bete ezina; eta orain dirua dudanean, ezertarako gogorik ez; hau mundu desberdina! Esan dezagun…, gauza guziak ez dira nonbait komeni, dirua ere borobil bat delarik, ez ditu bi alderdiak igualak. Zer egingo da, bada! Ezaguera badut eta hargatik dena pazientzian hartzen dut; Jaungoikoak denei dohain diferenteak bidali dizkigu: bati politasuna, besteari gizentasuna, beste askori ezaguera; hala niri eman dit pazientzia, eta kontentu naiz nire izaerarekin. Maria esne ekartzaileak esan didanez, haien etxean, Txintxuenean, sagardo guztiz ona saltzen jarri dute, eta nahiz ez edan, paseatuaz joango naiz. Hango usain goxoa adituaz eta jendea ikusiaz denbora hobeto atseginduko dut; gainera Maria egongo da sagardo saltzen, eta txuliatuko dut pixka bat: bera ere kontu eta tildeetarako oso grazia handikoa da; lastima litzateke asko moduko eskuetan erortzea horrelako arrosatxoa. Noan, noan, ttapa-ttapa, bazterrak ikusiaz, eguraldi ederra dago eta…

(joaten da, eta gortina kalea jasoaz agertzen da sagardotegia)






     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org