12. irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Artola Pepe »  Lehorreko arrantzalea »  12. irudia

Hamabigarren irudia

XII

Pedro (bakarrik; azaltzen da kopeta lehortuaz)
Pedro Hau leku alaia, hau giro ederra, eta hau sasoia ibiltzeko! Zer atsegina den honela oinez etorri eta sagardoa edatea! Euskaldunentzat gozotasun hoberik ez da munduan.

A zer gustura edango dudan sagardoa!… Eta hau usain gozoa eta jatorra nabaritzen den kanpotik. Zer izango ote da bertatik? Noan eztarri lakar hau leuntzera Euskal Herriko olio leunarekin; hori da gure baltsamoa, hori da gure poz-emailea, euskaldun alaigarria.






     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org