 |
|
 |
 |
Hamalaugarren irudia
XIV
Agustin (bakarrik)
|
Agustin Hori sagardoa! Aingira baino leunago sartzen da. Eta hauxe da uste gabeko lekuan adiskideak bilatzea. Atzo kalean ikusi genuen Maria, erregidorearen etxera esnearekin joaten dena, dago sagardoa saltzen, eta… han “agur, Inazio konpainiarekin” esan zuen begiratu zorrotza boteaz. Inaziok eta horrek zerbait izan behar dute, esan dezagun, ezer gabeak ez dira izango, noski; neskak, behinik behin, etxe onekoa dirudi. Orain ere ongi etorri eginaz aurpegi alaiarekin hitz onak eta gozoak esan dizkio, eta Inazio bere ondoan dago, lapa arrokari erantsia bezala, zenbat ahalegin diodan kanpora irteteko; esan dit ongi dagoela han, ez daukala ibiltzeko gogorik, nekatua dagoela eta… zenbat horrelako aitzakia; baina… ni marrajoa naiz eta ukatzen badu ere, alferrik da, Mariak bihotza Inaziori marea-gora jarri dio, baina, gizagaixoa! Itsasoan trebea eta beldur gabea da, nahiz estropadan ere bai; baina neskari amodioa egiten katuarraina baino motelago eta txipiroia baino bigunago da.
Nik ez dut ezkontzeko asmorik; mutilzahar geratzeko asmoak ditut, bizi naizela eta ez naizela, baina ezkontzeko asmoa banu eta, horrek bezala, begiz joa izan, agudo beita bota eta amuan harrapatuko nuke, edo sarean leun-leun, eta saretik ihesi hasiko balitz, orduan klak! arpoiarekin niretzat. A tontotzarra!, egon hadi hor maskuloen gisa, denbora galtzen, baba dariala ahotik. Tokan ari direnei begira egotera noa pixka bat eta laster etorriko naiz berriz laugarrena edatera, hemen buiak bezala beti batean egon gabe. (doa kanpora).
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |