 |
|
 |
 |
Hogeita bigarren irudia.
XXII
Agustin on Juan eta andre Terexa
|
Agustin (sagardotegitik atereaz) Ederra dago; hori mama!
On Juan (leihotik) Zer dugu, Agustin? Bakarrik?
Agustin Ez, jauna; Inaziorekin.
On Juan Eta non dago bera?
Agustin Nafarroan, jauna, Bera.
On Juan Ez; Inazio.
Agustin Kupel ondoan.
On Juan Eta Maria al dago sagardo saltzen?
Agustin Bai, jauna.
On Juan Beraz, ez da misterio han egotea bere ondoan. Gizagaixoa! Igarria nago gure etxera esnearekin etortzean zelatatzen duela. Zer mutil ona den (andre Terexa sagardoarekin.)
Andre Terexa Hemen naiz ni bi baso beteekin.
Agustin Adio, amona.
Andre Terexa Begira: ni ez naiz amona, desioak baditut baina.
Agustin Uste dut, bada, laster izango ote den.
Andre Terexa Nire alabak ez du gizonik.
Agustin Ez, baina bai gizongaia, ona eta zintzoa. Ez da egia, on Juan? (leihora begiratuaz)
On Juan Bai; oso mutil ona eta prestua da.
Andre Terexa Hauek esatekoak, hauek… (igotzen da etxera)
On Juan Zatoz, Agustin, gora; igo zaitez; xardina biziak jango dituzu.
Agustin Ez, jauna; niri itoak gustatzen zaizkit.
On Juan Gizona…!
Agustin Eskerrik asko, jauna; bakailao… egiatako bakailaoa jaten ari naiz.
On Juan Igo zaitez mokadu bat bederik hartzera.
Agustin Nahi duen bezala, bada; hor nator (on Juan sartzen da leihotik) A…! (jendeari) Hori da gizon kanpetxanoa; arrantzale eta herriko jende guztiak maite du aita on bat bezala. Eta horrek dituen karrakelak! (eskuekin diruengatik behatzak igurtziaz) Igo nadin, haserretu ez dadin. (igotzen da)
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |