 |
|
 |
 |
Hogeita bosgarren irudia
XXV
Inazio bakarrik
(altxaturik)
|
|
Inazio Hau samintasun arantzazkoa bihotzean sentitzen dudana! Hau nahigabezko egarri lehorra! Bide zuzenean estropezu egiten duenak zer egingo ote du okerrean? Pazientzia har dezagun ahal den moduan, bai, pazientzia. Jauna: izan bedi hau zure borondatea. (pixka bat egonda) Agur, Txintxueneko etxe gogoangarria! Beti-betiko agur, bizi naizen artean, ez naiz hona eta ingurura ere etorriko eta azalduko: baina… (indarrez) bai, jakin nahi dut zein den beste galai hori, ezagutu nahi dut, nire begiz ikusi gabe ez naiz sosegatuko. Bestela, berriz, Mariaren ahotik aditu gabe ezetza, ez naiz atzeratuko; eguraldiak ere mudatu egiten dira; esango diot Mariari beste horrek nik baino diru gehiago izango duela baina bihotza askoz nik baino txikiagoa duela. Zein ote da ori? A! Agustinek esan dit harekin hizketan hemen egon dela. Hori ote da? Nik egingo dut modua ezagutu edo zein den jakiteko.
|
|
|
|
|
 |