Kandido Soraluze´ri


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Artola Pepe »  Ustez laguna detan »  Kandido Soraluze´ri

Pepe Artola. Ustez Laguna Detan



Kandido Soraluze’ri,
Bere Karten
Kontestaziyua





1
Kandido Soraluze
nere lagun zarra,
zure kartari egi-
ten diyot nik farra;
oraindik egin nazu
karta bat bakarra,
merezi zenduke zuk
austia bizkarra.
2
Toribio Sánchez eta
Jose Aramburu
Madritik Donostira
etorri zaizkigu;
zu ere etortzia
uste det seguru,
Eguarriyetarako
espero zaitugu.


3
Kandido Soraluze,
Zaragozatikan
etorri biar dezu
Kolejiyotikan;
laister ba emen zatoz
lagunengatikan,
alegratzen naiz asko
gauza orrengatikan.
4
Onera etortzian
lenbiziko lana,
juan saludo egiñaz
familiyangana,
urrena berriz zure
lagunarengana,
ori da Donostiyan
egin biar dana.


5
Emen ibilko gera
uste det beñepin,
kalietan jiraka
biyok elkarrekin,
noski pasiatuaz
umore onekin,
zuk nai badezu beintzat
ibilli nerekin.
6
Orra sei bertso emen
jarri nik zuretzat,
abek estimatzia
iruritutzen zat,
borondate onekin
jarri ditut beintzat,
zu onera etortzia
poz bat da neretzat.


18 Diciembre 1882









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org