Txapilloren Andria


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Artola Pepe »  Ustez laguna detan »  Txapilloren Andria

Pepe Artola. Ustez Laguna Detan



Txapilloren Andria (Zelestinari)





Teatruan beste batekin izan zanian
(Prinzipalian)

1
Zelestina lenguan
teatro txikiyan,
emakume batekiñ
umore aundiyan,
musikuari beida
fanfarroikeriyan,
suelto ibilli ziran
deabrukeriyan.
2
Lasai egiten zuten
bi andriak farra,
batek irrintzi eta
bestiak algara;
baldin izan banitzan
bertako maiztarra,
biyetan bati autsi-
ko niyon bizkarra.


3
Etziran sosegatzen
biyak teatruan,
arkitu ziran arte
oso apuruan,
aguazillak andre bat
jo zuben buruan,
Zelestina igasi
aguro zijuan.
4
Zelestina Herauseti
orduko sustua
iru egun abetan
eztaka aztua,
miñ ori sendatutzen
badauka gastua,
teatroraño juana
dago damutua.


5
Zelestina ezta geyo
teatrora juango,
orduko funtziyua
franko dubelako,
fulano batek farra
egin dubelako,
andre gajua oso
lotsaturik dago.
6
Sei bertso orra jarri
onradamentian,
baño ez dira bere
buruen kaltian,
teatrora urrena
bestekin juatian
egon della ixillik
lagunen artian.






     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org