|
Pepe Artola. Ustez Laguna Detan
1
Gabon, etxeko andre
eta nagusiyak,
ederki dira emen
barrengo guziyak,
gu berriz kanpokuak
miseriz josiyak,
agiranduengatik
gera etorriyak.
|
2
Gau onak ematera
gaurko egunekin
emen gatoz sei lagun
umore onekin,
kantatzeko asmuan
denok elkarrekin,
gustora geldituko
dirade gurekin.
|
3
Ogei eta laugarren
abenduko gaba,
desio genduben ta
noizbait etorri da,
naiko txanpon biltzeko
asmua orain da,
gure boltsa txit ongi
berotu biar da.
|
4
Gure boltsan badago
tokiya ugari,
baño dirua gutxi
zaigu or ageri,
propina orla emen
ematia guri
etzayo gogoratzen
oraindik iñori.
|
5
Apari batengatik
gabiltza onela,
diru piska bat biltzen
nola edo ala,
gaur gutxi eman ezin
lezateke iñola,
pozik artuko degu
beok eman ala.
|
6
Orra sei bertsorekin
despedidarako,
bertso au jarri bada
lagunarentzako,
baliyo du urrengo
gabonetarako,
gabon guztiyak emen
igual diralako.
|
Estribilloa
Orra sei mutil gazte
etorri onera,
apari on batentzat
dirua biltzera,
propina baten jabe
egiten bagera,
lagun guztiyok ondo
konponduko gera.
|
26 Diciembre 1882
|