|
Pepe Artola. Ustez Laguna Detan
|
Nere Gertaera Bat Donostiyan
|
I
Astelen gau batean
nere lagunakin
sagardoteyan nitzan
umore onakin;
eran nubenian nik
bestietan aña,
jarri zitzaidan gorputz
entero liraña;
ontan atera giñan
sagardoteitikan,
bi lagun kantatuaz
kantak gogotikan;
nola giñan pixale
sagardua eranda,
asi giñan ustutzen
paretara juanda;
eiten ari giñala
biyok txoko artan,
golpez zeladore bat
azaldu zan bertan;
galdetu zigun: “¿Nola
da zuen izena?
txit bearra det eta
esan emen dena;
aitor zazute klaro
bear dan bezela,
bestela gaur izango
dezute kartzela.”
Esan geniyon bada
biyok izen dana,
eta erantzun zigun:
“¡¡Multa!! ¡Pesta bana!”
Eman geniyon biyok (1)
multa eskatua,
bañon aziyo ura
etzeguen aztua.
|
II
Astebete barru juan
nitzan tabernara,
mokarutxo bat janaz
ardua eratera;
nere tragua artzen
ari nitzala an,
bulla sentitu nuben
sukalde barrenan;
juan nitzan ikustera
zer gertatutzen zan,
ta zeladore jauna
jokuan ari zan;
txapela ta makilla (2)
utzirik mayian,
¡etzeukan txarra bere
animen gañian!
nola multa ziran ark
neri len atera,
joan nitzan kontsejura
parte ematera;
inspetoria nuben
billatu atian,
zer gertatzen zan niyon
esan istantian;
inspetoria ta ni
joan giñen bertara,
neri bezela multa
ari kendutzera;
an billatu genuben
zeladore ori,
arratsalde erdiyan
tripaz guri guri;
inspetoriak ziyon
doble multa eman,
billatu zubelako
jokuan tabernan;
sermoi aundiya ziyon
egin an barrenen,
jende tartian lotsa-
turik laja zuben;
zeladoria ez da
tabernara joango,
nik ere ez det kalian
pixarik egingo;
ezpaldin baziran ark
multa kendu neri,
ez nuben nik emango
parterik iñori.
|
EJEMPLOA
Gaitza egiten asi
bañon len iñori,
begiratu bear da
bere buruari.
|
Mayatzean 11’an, 1883
(1) bada
(2) bastoya
|