|
Pepe Artola. Ustez Laguna Detan
1
Erri batian ikusi det nik
tximutxa gitarra jotzen,
arkakosua berriz tangua
zorriyarekin dantzatzen,
euli-mandua eztarriyakin
kanta politak kantatzen,
eta moskito sugur luze bat
ayentzat dirua biltzen.
|
2
Plaza zar baten erdiyan zuten
beren funtziyua egin,
zortziyetan asirikan beren
sinfoni ederrarekin,
an jo zituzten lau obertura
introduziyuarekin,
kontentu xamar jendia laja
zuben kontziertuarekin.
|
3
Funtziyua dirijitu zuben
tximutxak ederki xamar,
batuta zillarrezko batekin
sentimentuz eta azkar,
pianuetan ere atzaparra
etzuben bada ain zakar,
ura añako diretoriak
Parisen ez dira amar.
|
4
Kontziertua bukatu zanian
asi ziran plaza erdiyan
dantza erriala ateratzen
denak umore aundiyan,
arkakosua zuten kapitan
infernukuen jantziyan,
barreretan jende dena farrez
zeguen iya eroriyan.
|
5
Euli- mandua asi zan gero
zorriyarekin dantzari,
estropozo egin eta biyak
ziran loitara erori,
arkakosuak salto eginda
eldu ziyon bi jaunari,
komeriante jantziyan agertu
ziran irurak igari.
|
6
Moskitua kaballeruari
dirua eskatzen asi zan,
eta uste bañon gutxiyago
bere boltsan ageri zan,
zorriya berriz kaskañetakin
plazaren erdiyan dantzan,
arren ariñ-ariñak ikusten
jendia naikua bazan.
|
7
Tximutxak jo zuben moskitua
begi onduan ezkerrez,
diru gutxi bildu zubelako
ta utzi zuben negarrez,
zorriya berriz silla gañetik
asi zan burlaka farrez,
ango okasiyua banatzen
etzeguen biziro errez.
|
8
Elkarturikan juan ziran denak
erriya artatik bestera,
beren istrumentu guztiyakin
kontziertuak ematera,
ango jendia triste zeguena
arras konsolatutzera,
ta beren buruarentzat jateko
dirua irabaztera.
|
23 Mayo 1883
Publicado Ibaizabal Febrero 1902
|