Deabrukeriyak


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Artola Pepe »  Ustez laguna detan »  Deabrukeriyak

Pepe Artola. Ustez Laguna Detan



Deabrukeriyak





1 Gutxiyegi letuta
ez det osasunik,
bertso berri batzuek
jarriko ditut nik;
Igeldoko alkatiak
ez dauka fortunik,
ezin egon litekek
eran gabetanik,
mundu ontan etziok
txarrarentzat onik.
2
Ollar batek bi arrautz
gaur egin dizkigu,
egualdi txarragorik
azaldu etzaigu,
gizon batek fragata
boinan sartu digu,
sei urteko arratoya
gaur ikusi degu,
txingurri batek artza
bi golpian il (1) du.


3
Berriz erukiko det
amorraziyua,
kayeko farol batek
egin du aziyua,
defenditu bear da
gure naziyua,
bi usu mutur joka
¡zer intentziyua!,
sugur luziak dauka
estimaziyua.
4
Egarriyak nago eta
non da erariya?
teatruan omen da
biyar komeriya,
zezen bati segika
dabil azeriya,
baserri bateraño
juan da illargiya,
eskopetakin jo du
bere arpegiya.


5
Gizon batek jayo du
sei urteko aurra,
aurten suelto badegu
urra ta intxaurra,
eran zagun gogotik,
nere lagun zarra,
anka motza emen da
korrika azkarra,
lau kintalko atsua
bai dala kaskarra.
6
Erreparuan naiz ni
jarri ametsetan,
karnaba ari zaigu
piontzan dendetan,
tximutxak pañuelua
dauka begiyetan,
eserita gaudez gu
oraintxen neketan,
Zurriyolan ai dira
gabez pintaketan.


7
Lebitarekin dabill
zapatagillia,
kaska motzak badauka
ugari illia,
pelotan jokatzeko
au da logalia,
bere ofiziyua
du arrantzalia,
Tolosan arrapatu
dute gaur balia.
8
Orra jarri izketan
zangurruarekin,
mutuak kantatzen du
apetituakin,
gizon bat ortxen dabill
zazpi sugurrekin,
itxu bat or dijua
antiojuakin,
neskatxa bat dijua
bere andriakin.


30 Mayo 1883

(1) jan du.




     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org