|
Pepe Artola. Ustez Laguna Detan
1
Au poza, (bai, bai, bai)
au poza, (bai, bai, bai)
gaur degulako
San Sebastian, (bai, bai)
urte guztiyan geuden pozez
egun ona au etortzeko,
goizetik gabera
nor bere aldera
umore onez dibertitzeko,
festa jai txit ona
Donostiyarena,
da gaurko eguna,
Sebastian’ena,
festa jai txit ona
Donostiyarena,
degu patroi San Sebastian’ena, (bai, bai)
pozteko triste arki
diran barrenak
kantari (dabiltza)
aur denak (denak)
uzteko oso alde
batera penak
soñua (soñua)
ta sokadun zezenak.
|
2
Badator (bai, bai, bai)
badator (bai, bai, bai)
atabal joka
jende dena, (bai, bai)
zaleturikan iritxi da
gure patroyen eguna,
erritar guztiyak,
txiki ta aundiyak,
zori onez desio deguna:
egun on aundiya,
penak ilgarriya,
biotz pozgarriya,
estimagarriya,
egun on aundiya,
penak ilgarriya,
triste dagonen
alaigarriya, (bai, bai)
jartzen gerade denok
soñua aitzian
saltoka (pozkidaz)
aidian (bai, bai) (aidian)
goiz goizetik asita
gau bitartian,
biba Donostiya
beste milla urtian.
|
23 Octubre 83
Publicada en la Unión Vascongada,
20 Enero 1892.
|