|
Pepe Artola. Ustez Laguna Detan
|
Donostiko Neskatxa
Gaztien Aukera
|
1
Bertso berri batzuek
nua kantatzera,
egi batzuek klaro
ariyazitzera,
arkiturikan orain
ontarako era,
nai det jende denari
eman aditzera
Donostiko neskatxa
gaztien aukera.
|
2
Donostiko neskatxak
ditugu ikusten
lujo aundiyarekin
nola diran jazten,
ipurdi konkorrakin
dirade ibiltzen,
ez dute bada oyek
soldata asko artzen,
¿nondikan dute bada
orrenbeste sortzen?
|
3
Batzuetan jantzi bat
urratutzerako
egiña dute beste
bat trukatutzeko,
oyek orren egoki
erropak jazteko,
ez dute diru gutxi
bear erosteko,
uste det dabiltzala
gu arrapatzeko.
|
4
Iñoiz ikusten dira
neskatxa gaztiak
kamelluaren gisa
konkorrez betiak,
ikustekuak dira
oyen koloriak,
nayago dute kanpoz
egon dotoriak,
naiz arkitu barrendik
plakiyak botiak.
|
5
Elkartzen diranian
neskatx bat edo bi,
elkarrekin pasatzen
dute ordu ta erdi,
beti gezur kontatzen
dirade elkarri,
kontu artuaz andik
pasatzen danari,
murmuratzen dakite
mutil gazteari.
|
6
Asko ibiltzen dira
señora moduan,
orrelakuak asko
dirade munduan,
jazten dira egoki
nai duten lekuan,
gero esaten dute
arro momentuan:
“jarri, nagusiya,
guztiya kontuan”.
|
7
Erozein dendetara
lasai joaten dira,
ta soñak aukeratzen
ibildutzen dira,
nagusiyen kontura
denok jazten dira,
orrela beren ustez
baliyatzen dira,
bañan urte azkenian
komeriyak dira.
|
8
Zenbat komeri dira
ementxen ageri,
ara oyetako bat
gertatua neri:
begira nengoala
neskatxatxo bati,
ipurditik zitzayon
kozkor bat erori,
¿nondikan sortu zuben
kontrabandu ori?
|
9
Lenguan neskatxa bat
pasa zan ondotik,
eta gelditu nitzan
begira atzetik,
zer modutakua zan
ikustiagatik,
ollarren gisa zeguen
apaña kanpotik,
bañan etzeraman ark
oiñetan galtzetik.
|
10
Ezin fiyo liteke
orrelakoakin,
biar baño geyago
dabilkitenakin,
ni beintzat ikaratzen
naiz neska oyekin,
nayago det mutill zar
gelditu beñepin,
eta ez deskuidatu
orlako batekin.
|
11
Obe luteke oyek
piska bat pentsatu,
eta ez diru denak
lujotan gastatu,
nere opiniyua
orain zer dan aitu:
txit liso ibillita
soldata juntatu,
gero nai baldin bada
gizona topatu.
|
12
Amabi bertsorekin
nua despeitzera,
ta bidez leziyo bat
erakutsitzera:
utzi zazute bada
lujuak txokora,
erremeyatutzeko
orain da denbora,
ta nor bere kontuak
aguro atera.
|
8 Junio, 84
Publicado.
Algunos de estos publicados en la Euskal Erria.
<
|