|
Pepe Artola. Ustez Laguna Detan
(Mozkor Biren Jolasa Gabez)
1
Pellok:¿Praisku, mokollu ori
non arrapatu dek?
Praiskuk:¡Arrazoi egokiya
oraintxen eman dek!
Pellok:Aizak, ¿lagundutzia
etxera nai al dek?
Praiskuk:¿Mozkorra naguela
ik pentsatzen al dek?
|
2
Praiskuk:Pello, ¿zertan ari aiz
emen pixa egiten?
Pellok:¿Ta ik pakian zertan
ez nak neri uzten?
Praiskuk:¿Bañon zezena ori
ez al dek ikusten?
Pellok:¡Alkatiak ere ni
ez niok izutzen.
|
3
Pellok:Praisku, ez nazakela
orrenbeste tira...
Praixkuk:I abill balantzaka
jira eta bira.
Pellok:¿Zergatik bulkatzen nak
kalien erdira?
Praiskuk:Orrela baldin ba-abill
laister tirabira.
|
4
Praiskuk:¿Bultzaka ibiltzeko
al daukak aukera?
Pellok:Ik bai sasoiz tiratzen
naukela orrera.
Praiskuk:¡Aizak! ez gaitzan sartu
iñork itzalera,
obe diagu sartu
tabernan ostera.
|
Pellok:Abejondarikala.
20 Julio 84
|