|
Pepe Artola. Ustez Laguna Detan
1
Bertso berri batzuek jartzeko
neukan aspaldiyan griña,
argatikan nua egitera
nere ustez alegiña,
famatu nai det gure auzoko
neska zar mutur zikiña
sapua bañon itxusiyago,
sorgiñaren erregiña.
|
2
Oso lizundurikan or dago
zakuan txit pozoitua,
Akelargo sorgiñaren tatxa
dauka aspaldi artua,
bere jeniyo estuarekin
dago txit ernegatua,
neska zar gelditutako pena
dauka animan (1) sartua.
|
3
Norbait arrapatuko zubela
berak pentsatzen zuben,
bañon alde guztiyak jirarik
iñor billatzen etzuben,
orren itxurak gazte guztiyak
ikaratutzen zituben,
sorgin marama lizundu ori
zeñek artu naiko zuben.
|
4
Bere gisako sorgiñarekin
egunero da juntatzen,
eta zokorik zoko ibiltzen
dira baztarrak miratzen,
gerora berriz egoten dira
jendiari kontu artzen,
sorgiñ marama deabru oyek
eztitu ezerk izutzen.
|
5
Sugurra dauka izugarriya,
diruri atxur kirtena,
kokotzak berriz ikaratzen du
Donostiko jende dena,
ille zimurra, begi sartuak,
gorputza berriz sei kana,
begiratu batian diruri
Akelargo kapitana.
|
6
Begiratutzen diyotanian
nonbaitetikan berari,
lendabiziko kokotza eta
sugurra zaizka ageri,
mutill koskorrak ibiltzen dira
burlaka neskazarrari,
zakurrak ere pixa egiten
diyote bere gonari.
|
7
Ortzak ederrak agertzen ditu
abua zabaldutzian,
miña egiteko zoriyan jartzen
naiz ni begiratutzian,
bizarra berriz zuri zuriya
asi zayo kokotzian,
gauza onaren jabe egiten da
bat oso neskazartzian.
|
8
Zortzi bertsotxo abekin orra
eman nik errematia,
eta nai nuke dama gaztiak
aben berri jakitia,
gizontxo bana billaturikan
elkarturik ikustia,
animaliyik itxusiyena
da neska zar izatia.
|
Enero 85
Publicado en la Brecha.
(1) aspaldi
|