Katua eta Ollarra


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Artola Pepe »  Ustez laguna detan »  Katua eta Ollarra

Pepe Artola. Ustez Laguna Detan



Katua eta Ollarra





(Ipuiya) (1)

Katu bat bizitzen zan
baserri batian,
eta asko bezela
zeguen sukaldian;
((arratoi zulo denak
kontura artutzen,
noizik bein atzaparra
badaki dantzatzen;
guztiz da katu ona
langille fuertia,
leyala izugarri
ta balientia;))
ollar bat berarekin
zan etxian bizi,
zeñak egin nai zuben (2)
etxeko nagusi;
katuari oi diyo
askotan eraso
moko zorrotzarekin
biziro garboso; (3)
((zergatik katua dan
txit umilla berez
nai balu ilko luke
zarpazoka errez;
otordurik ez diyo
opa katuari,
beti ostutzen dizka
jan gauzak berari;
beste askotan berriz
kosk egiten diyo,
pasa arazten dizka
zenbait martiriyo;))
baña izanik oso
ona katu zarra,
etziyon beñere nai
sartu atzaparra;
katuak egun batez
diyo ollarrari (4)
“ez naukela berotu
odolikan neri;
badakik gazteago
ni bañon aizela,
eta zarragokoa
obeditzen dala”;
etzuben aditu nai
zarren leziyua,
baizik berriz nai ziyon
egin aziyua;
bada beroturikan
egun batez zarra,
pegatu ziyon azkar
bere atzaparra;
barkaziyua eskatzen
ollua asi zan,
bañon kupirarikan
arentzako etzan.


Onek erakusten du
gazte arruari,
beti obeditzeko
zarragokoari,
zergatikan denbora
etortzen dan sarri
kastigatzeko gaizki
dabilllen danari.


23 Abril 85

Premiada en 1887 en San Sebastián.
Publicado en la Euskal Erria el 30 Mayo 1888.
Publicado en el Correo de Guipúzcoa, 1.º Mayo 1900.

(2) beti nai du ark egin
(3) bañon eztu egiten – ark berari kaso,
(4) katu umillak diyo – esan ollarrari,





     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org