Donostiar Bat Bere Erriyan


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Artola Pepe »  Ustez laguna detan »  Donostiar Bat Bere Erriyan

Pepe Artola. Ustez Laguna Detan



Donostiar Bat Bere Erriyan





1
Donostitikan alde eginda
egondu naiz txit aparte,
Habana’n (1) eta Montevideo’n
egin ditut zenbait urte,
nere biotzak eta animak
ekarri arazi naute,
Euskal-Erriyan sartu naiz eta
ez naiz irtengo ill arte.
2
Gustagarrizko egotegiak (2)
badira kanpo oyetan,
Montevideo, Habana eta
Buenos Aires aldietan; (3)
naiko tokiya miratu arren
zenbait urtetxo abetan, (4)
Euskal-Erriya bezelakorik
eztet arkitu bestetan. (5)


3
Montevideo’n ikusi ditut
kanpuak eta ibaiyak,
gañera berriz baso, zelayak
ta lur itxaso aundiyak; (6)
alaz guztiyaz gauza geyago
ditu gure alderdiyak,
Euskal-Erriyak sendatzen ditu
andik datozen guztiyak.
4
Arriturikan sartzen naiz emen
kanpotikan etorrita,
nere erriya ote dan ezin
xinisturikan jarrita,
auxen da, bada, ederra eta
begiragarri polita,
ezin obia sortu liteke
berriz egiten asita.


5
Alde batera begiraturik
daukagu edertasuna,
izugarrizko alegrantziya
eta zoriontasuna,
kanpuan ontaz oroiturikan
sortzen da (7) tristetasuna,
¡Euskal-Erriya! zu zera neri
miña sendatzen nazuna.
6
Gogo aundizko begiratua
egin diyot erriyari,
alde (8) batetik abiyaturik
besterañoko danari,
alde guztiyan edertasuna
besterik ez da ageri,
ezin aspertu liteke iñor
begira egotez berari.


7
Denborarekin arkitu ditut (9)
lengo etxe emenguak,
bill-bill egiñik oñian dauzka
kontu aundiz gazteluak,
konbentu bi ta eliza biyak
erre gabe geratuak,
bakar bakarrik ditut arkitu
nik emen lenagokuak. (10)
8
Lengo denboran ziran bazterrak
ustez ziran ezer-ezak,
baña denboraz egin dirade
emen lanak (11) ez errezak,
arboldegiyak, etxe alayak,
kale zabal eta plazak,
miragarrizko pauso lekuak
eta gañerako gauzak.


9
Murall aundiyak len erriyari
ziranak kontu artutzen,
guztiz lurperaturik gaur etxe
berriyak dira agertzen,
ikusgarrizko lore-tokiyak, (12)
plaza ederrak ementxen,
etxe oyekin (13) batian dute
erriya oso apaintzen.
10
Kanpotik etortzen diran asko
mintsuak oso auldurik,
berialaxen jarritzen dira
Donostiyan pizkorturik,
ur gaziyazko mañuak eta
aize ederrak arturik,
beren errira itzultzen dira (14)
biyotz guztiya pozturik.


11
Negar malkuak irtetzen zaizkit
neri pozaren indarrez,
ikusirikan nere erriya
betia gauza ederrez;
urrezko bola dirudi, goitik
amildutakua berez,
¿onen onduan beste guztiyak
zer dira bada? ezer ez.
12
Zorioneko erri maitia
guztiz estimagarriya,
mintsu guztiyen(15) baltsamu eta
euskaldunaren kabiya,
pare gabeko perla ederra
guztiz begiragarriya,
¡bedeinkatua izan dedilla
beti beti Donostiya!




Agosto 85

Publicado en la Euskal-Erria el 30 del Enero de 1886.

Copiada de la Euskal-Erria. “Publicamos con el mayor gusto esta composición que revela las felices aptitudes que posee su autor, el joven Don José Artola, hijo de nuestro estimado colaborador y amigo el conocido poeta y fabulista Don Ramón, cuyas tradiciones esperamos ha de seguir con éxito su mencionado sucesor.” (Euskal-errian dagon adierazpena.)

(1) Amerikan ta
(2) paraje asko
(3) gañera Ameriketan,
(4) naiko terreno miraturikan – ogei urtetxo abetan,
(5) Euskal-Erriya konparatzeko – eztago mundu onetan.
(6) zelai, itxaso, baso aundiyak – eta gañera mendiyak,
(7) askotan
(8) mutur
(9) billatu ditut
(10) bakar bakarrik oyek ikusten – ditut nik lenagokuak.
(11) obrak
(12) diputaziyo, Zurriola ta
(13) kasinuakin
(14) bueltatzen dira
(15) zumo oneko edo euskaldunaren





     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org