|
Pepe Artola. Ustez Laguna Detan
Ipuiya (1)
l
Kirkir bat irtenikan
bere zulotikan,
kantari abiyatu
zan txit gogotikan;
ez zitzayon batere
janik gogoratzen,
baizik bere lanian
zuben easotzen; (2)
((ala, bere lanian
sendo ari zala,
ikusi zuben gurdi
bat, an zetorrela,))
bere itzayarekin
oso apaindua,
ontzi gauza zan arrek
zeraman tratua;
itzayak kirkir kanta
aditutzen zuben,
eta berialaxen
jarri zan pentsatzen,
esanaz: “pizti ori
laister det eskuan,
badakit zein belardi
montotan daguan”;
ala utzirikanen
era bat gurdiya,
asi zan arrapatu
nayian piztiya,
baña, nola bestiak
maleziya zuben,
beriala eguak
elkartu zituben;
arkitzen zala ezin
arrapaturikan,
bueltatzen abiya zan
ernegaturikan; (3)
ordurako bi bire
ziran gertatu an
ta ganaduak ziran
okerretara juan;
itzayak ikusirik
bere gurdiya an,
beriala “ooo, oo, o”
egiñaz asi zan;
ganaduak bullakin
ziran ikaratu,
eta oso korrika
ziran abiyatu;
nola bire estua
arriz betia zan,
gurdiya amildurik
gauzak autsi ziran.
|
Onek erakusten du
beste askon gisan,
ez sartzeko amaika
kanako kamisan;
bere lanak utzita
oi dana bestian,
arkitzea da lautatik
irutan kaltian.
|
Agosto 85
San Sebastián, premiada 1887.
Publicada. Euskal-Erria, 30 Mayo, 1888.
En la Unión Vascongada, 21 Mayo, 1899.
(2) baizik gogoz zituben – eguak zabaltzen;
(3) arkitzen zan au ezin – arrapaturikan,
ta bueltatzen asi zan – ernegaturikan;
|