Zakurra, Zozoa eta Astua


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Artola Pepe »  Ustez laguna detan »  Zakurra, Zozoa eta Astua

Pepe Artola. Ustez Laguna Detan



Zakurra, Zozoa eta Astua





Baserritar gizonak
uda aizkenian
arkitutzen ziraden
kanpoko lanian;
eta nola etxia
urruti (1) zeukaten,
bazkari billa zuten
zakurra bigaltzen;
onek bere pardela
abuan arturik,
etzeraman (2) buruan
au beste konturik:
“nagusiyak maite nau,
au da bizitzia,
au eramanda eta an
gero asetzia”; (3)
onela egun batez
zijoan birian,
egunero bezela
txit pauso onian,
non ikusitzen duben
zozo bat eriya,
bere eguak ezin
zabalduan iya;
erraz arrapatzia
ark pentsatu zuben,
eta pardel zeukana
bertan utzi zuben;
segika beriala
abiyatu bai zan,
baña zozua azkar
sasiyan gorde zan;
zakurra zan korrika
sasiyetan sartu,
baño mutur guztiya
zuben purrukatu;
bitartian asto bat
an arkitzen zanak,
arturikan pardela
eta zeuden danak,
berezi gabetanik
ez txar eta ez onak, (4)
izan ziran gustora
bi kolpian janak.
Begiyetara digu
onek erakusten
geyegi nayak beti (5)
zer duben ekartzen;
guri ere askotan (6)
zaigu au gertatzen,
guztiya nai dubenak
guztiya du galtzen.


Setiembre 4 del 85

Premiada en 1887
y publicada en Euskal-Erria el 30 Mayo 1888
y en la Unión Vascongada, 12 Febrero 1893.

(1) aparte
(2) etzeukarren
(3) zeñaz esaten zuben; – bizitzia au dek,
au eramanda ondo – mantentzen niotek”;
(4) sekulan tripa ondo edo sabela iñoiz ondo
– bete etzubenak, artu zuben pardela – eta zeuden janak,
(5) anbiziyo geyegik edo aundinaya geyegik.
(6) esaerako askotan





     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org