Azeri Arrua


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Artola Pepe »  Ustez laguna detan »  Azeri Arrua

Pepe Artola. Ustez Laguna Detan



Azeri Arrua (1)





Ipuia

Axeri batek egin
zuben apustua
korrika pasa bayetz
orduko sei legua;
nola zuten bestiak
begitan artua,
nai izan zuten egin
orlako tratua;
axeri onek zuben
jeniyo estua,
pazientzi gutxi ta
gañera gaiztua;
ala abiyaturik
bere apustua,
gelditu zan birian
oso nekatua;
ezin zabaldurikan
nai aña abua,
bero geyegirekin
oso legortua;
arki zitzayon bertan
erreka zulua,
eta asi zan gogoz
egiten tragua;
baño erreka artan
ur zikiña zeguen,
eta este guztiyak
zikindu zituben;
sosegatu nayian
lurrera zan etzin,
baño esteko (2)miñak
alde egin ezin;
ala luzaro xamar
egon zan etzinta,
bere buruaz oso
batetan etsita;
baño noizbait zitzayon
piska bat paketu (3)
eta bere lekura
zan azkar bueltatu;
kontrariyo guziyak
ziyoten burlatu,
apustura galduta
zalako geratu;
lotsagarritzat danak
erabilli zuten
fanfarroikeri denak
atera zizkaten.


Onek erakusten du
fanfarroi danari
eta arrunkaz beti
dabillen denari,
kastigua zayola
etortzen berari,
eta geratzen dala
denen parragarri. (4)


Setiembre 8, 1885

Premiada en 1887
y publicada el día 30 Mayo 1888 en la Euskal-Erria.
Vasconia, 10 Enero 1896.

(2) tripako
(3) kalmatu
(4) oso lotsagarri.





     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org