Zakurra eta Igelak


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Artola Pepe »  Ustez laguna detan »  Zakurra eta Igelak

Pepe Artola. Ustez Laguna Detan



Zakurra (1) eta Igelak





Zakur zar (2) bat zebillen
aspaldiyan miñez,
erremedioakin
sendatu eziñez;
txit zarra izatia
zan, zeukarren miña,
argatik zuben beti
gaiztakeira griña;
(begitan etzuben nai
iñor ere ikusi,
beti zan intentziyo
txarrarekin bizi); (a)
bere gisakoen bat
alderatzen bazan,
beldurraz zokuetan (3)
beti gordetzen zan;
bañan mendekorikan (4)
billatzen bazuben,
letagiñ zorrotzakin
porrokatzen zuben;
ala aziyo denak
egiten zituben,
gaitzik gabea (5) bazan
nonbait deskuidatzen; (6)
birian bakarrikan
beti ibiltzen zan,
zergatik arentzako
lagunikan etzan;
egun batez zebillen
oso egarriyak,
berotu zubelako
ondo eguzkiyak,
abiyatu zan bada
putzu bat billatzen,
eta sentitzen zuben
igelak kantatzen;
bertaraño zanian
noizbait inguratu, (7)
igelak etziraden
batere ikaratu;
ontan azeri zarrak
esan oi du: “ixo,
bestela nik zaituztet
ilko zenbait gaixo”;
igelak zuten fuerte
kantuan segitu,
azeriya zan berriz
oso minberatu;
eta mendeka (8) nairik egin
ango zeudenari,
zanbulla egin zuben
gañera denari;
bañan nola bestiak
txit ondo zekiten,
anketatik tiraka
bertan ito zuten.


Onek denari digu
klaro erakusten,
pazientziyak miña
dubela sendatzen;
bañan asitzen bada
iñori mengatzen,
kastigua berari
zayola erortzen.


9 Setiembre 85
Premiada 1886.
Publicada Unión Bascongada, 13 Marzo 1899. En Ibaizabal, 2 Marzo 1902, En el libro pequeño está en limpio. (Onekin zer aitatu naiko dun, ez dakigu; eskuz idatzitako beste libururen bat, bearbada.)


(2) Azeri
(a) (Kakoaren artean dagoanaren ondoan no bat jarrita dago.)
(3) sasiyetan
(4) mendekorik bat
(5) inocente
(6) gaitzik gabea...
billatzen bazuben,
(7) arrimatu,
(8) bendeka (venganza)





     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org