|
Pepe Artola. Ustez Laguna Detan
|
Juan Jose Santest’eban’i Oroimena
|
Juan ziñala zu, gure maixua,
Utzirik euskal-erriya,
A, zeñen benaz betetetzen zaiten
Negarrez nere begiya;
Joan ziñan, Jose, (1) zeruetara
Osto ederrez jantziya,
Sori oneko izan ziñana
Euskal erriko graziya,
Serafin eta aingeruari
Ariyaztera neurriya,
Nekea frankoren tartian zuk
Tatxarik gabe jarriya, (2)
Erakustzalle paregabia,
Soñu sortzalle aundiya,
Toki denetan maitatutako
Euskaldun maitagarrriya,
Bañan etzera sekulan ilko,
Ara zure sort-erriya, (3)
Nola ari dan oroimengarri
Ipintzen koro berriya.
|
11 Octubre 1885
(1) Juan ziñan bai... zeruetara
(2) Talentuz jarri berriya,
(3) Ara Euskara guziya,
|