|
Pepe Artola. Ustez Laguna Detan
Artzai mutill koskor bat
bizi zan mendiyan,
beti egoten baizan
ganadu goardiyan;
((mutill koskor ori aiñ
jakingabea (1) zan,
zeñaz gaiztakeriya
etzekiyen zer zan;))
etxekuak bakarrik
ikusten zituben,
gañerakorik zanik
pentsatzen etzuben;
ala, artsalde batez
ikusi zuben an,
gizon bat zetorrela
bakarrik birian;
((oso beltzez jantziya
makil bat eskuan,
eta txapela luze
eder bat buruan;))
Au zan erretoria,
Pasiatutzera
baztarra ayetara
oi zana atera;
bertaraño zanian
erretoria juan,
artzai gaztia oso
beldurraz jarri zan;
“¿nongoa aiz, gaztia?”
galde ziyon onek,
ta erantzun ziyon: “Ik
zer jakin bear dek?”;
erretore jaunari
txokatu zitzayon,
alako arrazoya
nola eman ziyon;
eta berriro ziyon
galdeera egiñ:
“zeñekin bizitzen aiz? (2)
¿gurasoarekiñ?”;
erantzuera (3) azkar
eman ziyon onek:
“¿norekin bizi naizen,
zer jakin bear dek?”;
Apaiza ark igarririk
ez jakiña zala,
algaraz jiratu zan
andik beriala; (4)
artzai gaztia ere
juan baizan etxera,
egunero bezela (5)
guraso artera,
eta amari ziyon
beriala esan,
artsaldian gizon bat
nola izandu zan,
oso beltzez jantziya,
txapel luziakin,
eta galdeera asko
nola zizkan egin;
amak erantzun ziyon
bere semeari:
“¡mutill! ¿nola diyok ik
erantzun jaun arri?”;
“galdetu diranian
ni nongua naizen,
esan diyot ea zer
jakin bear duben”;
((“ai, tonto astaputza,
ai, buru gogorra,
ik egin bear ukan
orrenbeste, orra”;))
((“Ai lukainka aundiya”
amak ziyon esan, (6)
“berriz erretoria
etorritzen bazan))
itz abek bear dizkak
esan ik jaun orri:
bai, jauna, ta ez, jauna,
egun on bedorri”;
urrengo egunian
artzaya zai zeguen
erretore jauna noiz
ikusiko zuben;
ta noizbait zubenian
urrutira ikusi
mutilla txit gustora
ojuka zan asi,
buru utsik jarri ta
txit pozez berari:
“bai, jauna, ta ez, jauna,
egun on bedorri”;
erretoriak ziyon
galde artzayari:
“¿zeñek erakutsi dik
leziyo on ori?”:
“amak esan zirak, gaur
esateko iri,
baldin etortzen baaiz
nere aurrera i”.
|
25 Octubre 1885
Publicada en la Unión Vascongada, 1º Agosto 1898.
(1) Inozentea
(2) ea bizitutzen zan – gurasoarekiñ;
(3) errespuesta,
(4) ala egon pixka bat – egin zubenian,
etxera abiya zan – zuzen zuzenian;
(5) iñulabarra aldian
(6) Oso itz egokiyak – amak zizkan esan,
|