|
Pepe Artola. Ustez Laguna Detan
8’en Ipuiya
Alde banatandikan
zerbait billatzera,
zozo bi ziraden
beiñ sasitik atera;
biyak zijoaztela
aidian gustora,
konpondu oi ziraden
modu onetara:
allegatzen baziran
zerbait billatzera,
biyen artian bertan
erdibanatzera;
batek ikusi zuben
aldean euli bat,
esan zuben: “utsian
arrapako diat,
sarrera bat egiñik
zuben arrapatu,
eta esan bezela
an erdibanatu;
andik laister zituben (1)
bigarren zozoak
ikusi urruti bi
janari gozoak;
eta zitubenian
iritxi mokora,
jan zituben bakarrik
biziro gustora;
bestia zan aguro
etorri ondora,
esanaz: partitzeko
orain dek denbora”;
erantzun ziyon: “¿zertan
ez aiz etorri len?
¿ire zai egotia
pentsatzen al uken?”;
“i ez aiz itzekua”
muturrera ziyon,
eta bestiak ere
barkatzen etziyon;
ontatik ziran biyak
burrukatzen asi,
elkarri mokazuak
erantsirik bizi;
bian izugarrizko
putzu bat zeukaten,
bañon zoramen artan
ikusten etzuten,
eta eroririkan
putzura batetan,
biyak ziran gelditu
itota an bertan.
|
Onek erakusten du
beiñ ere tratuak
eztirala egin bear
modu ortakuak;
aserratu ezkero
daukagu esanik,
eztegula izaten
beiñere gauz onik.
|
Enero 1886
Euskal-Errian argitaratua, 20 Setiembre 1886.
En la Unión, 22 Julio 98.
(1) gerora zuben
|