|
Pepe Artola. Ustez Laguna Detan
Pello luzaro miñez
egonik etxian,
irten zan kaleraño
igande goizian;
kalian arkitu zan
sendakiñarekin,
zeñak galdeera bat
ziyon bertan egin:
ea apetitorik
etorri zitzayon,
“jauna, oraindikan ez”
ark erantzun ziyon;
“bada kontuz ibilli
eta lenbailen joan,
zuk egin bear dezu
gauza ariña jan”;
erantzun ziyon onek:
“¡au da istillua!
ariña jatekotzaz,
jauna, barkillua”.
|
4 de Febrero, 86
Publicada en la Euskal-Erria el 20 Diciembre 1889.
La Galerna, 7 de Setiembre 1890.
Unión Vascongada, 20 Julio 1896.
Ibaizabal’en, 27 Abril 1902.
Baserritarra’n, 28 Abril 1906.
Pueblo Vasco, 12 Marzo 1912.
|