Lagunkide On Bat


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Artola Pepe »  Ustez laguna detan »  Lagunkide On Bat

Pepe Artola. Ustez Laguna Detan



Lagunkide (1) On Bat





1
Edertasun aundiko
lagunkidedia,
Donostiyan jargoitu
dute dotoria,
ezin sortu liteke
beste bat obia,
or erakusten dute
Jaunaren legia,
eratsiyaz denari
bear dan fedia,
amatzat artu degu
guk Trinidadia.
2
Lagunkidedi on au
moldatzen zan asi,
Jaunari eskatuaz
graziya lenbizi,
zezan pekatariya
sendatu arazi,
eta fede santua
denari eratsi,
gauza onak dizkigu
guri erakutsi,
¿ori ez bazan izan
gu nolatan bizi?


3
Buruzbide aundiyak (2)
bazituben artu,
eta pentsamentua
askotxo nekatu,
etziyon (3) ala ere
lanari barkatu,
baizik azkar zituben
denak menderatu,
gero agrakori (4) bat
zuten bertan sortu,
eta Obispo jaunak
zuben ontzakaitu. (5)
4
Jaun batzuek ziraden
gu gatikan asi,
zortzien bat zituzten
billatu lenbizi;
gero genubenian
gauz ona ikusi,
sartu gabe egotiak
etzuben merezi,
sarturik, guztiz
ondo gera bizi,
eta gauza ederrak
ditugu ikasi.


5
Onera sartu dira
txartxoak ziranak,
erropa moduan len
bizi oi ziranak,
bide zuzenian beiñ
jartzen etziranak,
justuari burlaka
ibiltzen ziranak,
bada utzirik beren
oker bide denak,
zuzenekoan ditu
zaintzen Jesus Jaunak.
6
Jaun batzuek jakiñik
beste askok aña,
arkitu zuten arbol
onenaren zaña;
denari igarriyaz
neurri eta maña,
guk ere artu nairik
berari tamaña,
prest gaude egiteko
denok alegiña,
asko egiten gauza
ez gerade baña.


7
Etxe santu maite au
nola duten sortu,
berealaxe gera
bertan zenbait sartu,
biotzak poztu eta
animak sendatu
zaizkigu, geralako
fedian sendotu,
bada gaur naigo degu
lenbizi urkatu,
eta ez artu degun
bidea ukatu.
8
Egun eta berrogei
pasiak bagera,
sarturik gaudezenak
lagunkidedira;
zernai gauzetarako;
daukagu aukera,
eskola ere ikasten
bertan ari gera,
anayak bezelaxe
konpondutzen gera,
ez daukagu damurik
sartua onera.


9
Lagunkidedietan
onenetakua,
bada au Donostiyan
dagonetakua;
pesta bi pagatzen da
pagu illekua,
iñor gelditzen bada
miñez bertakua,
pesta bat anparua
badu kajakua,
libre dauka botika
eta medikua.
10
Kristau euskaldun denak,
atozte onera,
erlijiyo santua
gogoz ikastera,
fede santua zer dan
ondo ikustera,
eta barren mintsua
pozkidatutzera,
atozte bada bide
onetan jartzera,
ez zuazten betiko
anima galtzera.


11
O, ama txit laztana,
Birjiña Maria,
izar dizdizaria
parerik gabia,
zeru eta lurreko
denaren jabia,
aingeruen Erregiñ,
anparo guria,
eskatutzen dizugu
graziya zuria,
beti bizi dediyen
Lagunkidedia.


Bertako bat.

20 de Febrero 86

Publicado en la Brecha.


(1) Sociedad de Obreros Católicos ta 1886.
(2) Lagunkidedi on au
(3) etzitzayon
(4) reglamento
(5) aprobar.



Bertso auek kanta-paperaz ere atera ziran: Donostiyan. Pozo eta Compª. - Andia, 2 accesorio.
Ikusi: Aita J. J. Arana zanaren bertso-bilduma, Loyolan. Lapitzaz bi oar edo abisu auek erantsita daude:






     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org