 |
|
 |
 |
|
Auspoa Liburutegi onek Ramon Artolaren eskutik ekin zion bere bideari. Gure leenengo zenbakia aren bertso liburu bat izan baitzan, Sagardoaren graziya izenarekin.
|
Baiņa oso jartzaille ugaria izan zan ura. Orregatik, bertso guziak ezin eta aukeraketa edo antologia bat eskeiņi bear izan genion irakurleari.
Gaur ere aren bertsoekin gatoz. Baiņa oso bereziak dira oraingo auek. Ipuiak edo kontutxoak ditugu, liburuaren izenburuak dionez; baiņa bertsogintzaren legeetan moldatuak, eta bukaeran erakuspen bat izan oi dutenak. Erderaz, fábula edo apólogo izenarekin ezagutzen dana, alegia.
Literatur jenero au olerkariaren iduripenean sortutako kontakizun labur bat da. Ori adierazteko, ipui itza erabili izan da aspalditik euskeraz. Ortik Artolak bere sorta onentzat pentsatutako izenburua ere.
Jakintsuak diotenez, ipui edo fabulak India aldean asiera izan zuten. Urrena, Greziako Esopok jorratu zuan gai ori. Ondoren, Erromako Fedrok. Erdi Aroan, berriz, jarraitzailleak Europa guzian sortu ziran.
XVII mendean, ipuigille oparoa eta ospetsua izan zan La Fontaine Frantzian. Gazteleraz, berriz, Iriarte eta Samaniego ditugu, XVIII mendean goi maillaraiņo igo ziranak. Leenengoa, euskal abizena zuana, baiņa Kanariasetan jaioa. Bigarrena berriz, Arabako Laguardian mundura etorria, eta Euskal Erriarekin artu-eman bereziak beti izan zituana. Oien denboran oso modako jarri ziran ipuiak.
|
Orregatik, zer arriturik ez du mugimentu arek gure artean ere bere eragiņa izan bazuan. Ala, emen ere ipuigille saiatuak sortu ziran. Adibidez: Bidasoaz
iparraldean, Archu; Bizkaian, Zabala; Gipuzkoan, Iturriaga.
Zerrendatxo ori geiago luzatu ditekela dudarik ez da. Besteak beste, gaur izen berri bat erantsi nai diogu: Ramon Artola.
Onen ipuiak, danak ez bada ere asko beintzat, Euskal-Erria aldizkarian ikusi zuten argia. Aren zenbakietan noiznai agertzen ziran beraren lan oiek.
An, ordea, sakabanatuta dauden ezkero, ez du ematen liburu bat osatu aal izateko mordoa egin lezatekenik.
Baiņan Ramon Artolaren ondorengoak, urre puska balitz bezela gorde dute beren aurreko ospe tsu orren esku idazki bat, leenengo orrialdean onela diona: Ipuiak edo kontutxoak. / Beraren egillea / Ramon Artola / 1896eko urtean izkribatua / Donostian.
Berak ondo zekian, beraz, idazlantxo oiekin liburu mardula egiņa zuala. Argitaratu ere gustora egingo zuan arek, artarako modurik izan balu. Bere esku idazkia artarako prestatu zuala ere, txeetasun batek garbi asko salatzen du: irakurleari zuzendu tako itz aurrea ere erantsi ziola aurretik.
Arek beren denboran ezin izan zuana, guk atsegiņez egiten degu, ia eun urteren buruan: lan eder ori argira ematea alegia.
Baiņa, esan bezela, bi iturri genituan: beraren esku idazkia eta Euskal-Erria aldizkaria. Oietako zeiņi kopiatu? Esku idazkitik artu bearrak zirala dudarik ez da. Orri oiek, izan ere, Artolak bere eskuz idatziak dira asi eta buka; eta iņoren eskua ez da or ibili itzak aldatzen.
Euskal-Erria ortan an eta emen itz batzuk alda tuta baitaude. Baiņa aldi gutxitan. Gaiņera aitatze rik merezi ez duten aldaketak dira. Orregatik, ez ditugu liburu ontan ezartzen.
Baiņa esku idazkian, kopiatzerakoan utseginda-edo, lerro batzuk falta dira iru edo lau bat aldiz. Utsune oiek betetzeko, Euskal-Erria-ren testoaz baliatu gera.
|
Ipuien bukaeran, Euskal-Erria-k noiz argitaratu zituan adierazten da. Baiņa, leen esan degunez, orrek ez du esan nai aldizkari orri kopiatu diogu nik, esku idazkiari baizik.
Ala ere, Euskal-Erria erabiltzerakoan, esku idazkian ez dauden ipui batzuk arkitu ditugu. Oiek onako auek dira: Arranoa eta belea, Azariya eta arkakusoak Fortuna eta deserakida edo diskordiya Txerriya eta bere bi umeak, Astoa eta katamotza, Gitarraren lokarria eta Erriotxoa.
Beste bat, Liburu saltzalle bat eta tximubak izenekoa, onako liburuska ontan arkitu degu: Euskal-Festak Donostian / Oroimengarria, 1885. Oroimengarri auetan argitaratuak zein diran ere adierazi degu ipuien bukaeran.
Ipui auek ez dute, beraz, esku idatziarekin zer ikusirik. Ez dira aren orrietatik kopiatuak. Bere bilduma ortan kopiatzea aaztu egingo zitzaion Artolari.
Oietaz gaiņera, bere lekuan ostera esango degunez, Itz neurtuakizeneko bost bertso ere arkituko ditu emen irakurleak, esku idazkian falta diranak. Bertso oiek, izan ere, Ramon Artola nola koa zan agertzen digun marrazki baten ondoan arkitu ditugu. Marrazki ori emen azaldu nai izan degu noski; eta, berarekin josita dauden ezkero, bai bertso oiek ere.
Sari batzuk irabazi zituan Artolak bere ipuien bidez: Premio Extraordinario esaten ziotena,
|
Donostiak garai artan urtero antolatzen zituan literatur sariketetan edo Juegos Florales Euskaros izenekoetan, 1885 eta 1886-an. Baita urrezko medalla ere Durangon, 1886-an. Eta geiago ere bereganatuko zituan arek, ziur asko.
Sariketa oietan gaillen ateratako idazlanekin liburuska bat argitaratzen zan ondoren. Ramon Artolaren ipui batzuk ere or agertu ziran. Olakoak zein diran ipuien bukaeran adierazi degu. Baiņa ez ortik kopiatu ditugulako. Esku idazkia izan da gure iturria, leen esandako aldietan izan ezik.
Artolak bere burutik sortzen zituan ipuietarako gaiak edo argumentuak. Guziak bearbada ez, baiņa bai geien-geienak. Ara nola esaten dion berak ira-kurleari bere itz aurrean: ...asi baņan len agerkaitzen diot arkituko dituala, gaņerako ipui berri txar edo nolabaitekoen artean, amabiren bat osoro berriak ez diranak.. . Eta oietxek zein diran urrengo lerroetan adierazten du. Ipuigille askok bestek asmatutako gaietaz baliatzen baitziran.
Ramon Artolaren izena etzegoan gure ipui idazleen taldean sartua. Baiņa meritu asko ditu ospe ori bereganatzeko. Aren ipuien argitalpen onekin ori lortzen badu, Auspoa liburutegi onentzat poz aundia izango da.
Antonio Zabala
|
|
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |