 |
|
 |
 |
|
Ipuiak edo kontutxoak
|
Marrazki au El thun thun aldizkarian azaldu zan, 1894-V-14-ean. Artolak ia irurogei ta iru urte zituala.
Bere eskuko paperak Ipuiak du izena. Liburu onen gaia, alegia. Ipui egilletzat aitortua zegoan, beraz.
Marrazkilariaren izena beean ageri da: Iraola. Biktoriano Iraola euskal idazlea, dudarik gabe.
|
Paper ontan da nere
itxura azaltzen,
bakoitza dute amar
zentimoan saltzen;
laster asiko dira
gustatuta artzen
dutenak, marko urrez
doratutan sartzen,
eta txintxillik gela
apaņetan jartzen.
Bizarra daukalarik
zuritzen asiya,
esango dute: Ez da
gizon itsusiya;
au da fabrika aundin
bateko nausiya,
edo diputadun bat
talentuz jantziya;
gogoratzen naiz nonbait
nik au ikusiya.
|
Ezagun da, bai, dala
kaballero fiņa,
ongi tintatzen egin
dute alegiņa;
erretratu ona da
baņan lan ariņa.
gizon modu onentzat
ez da bera diņa,
bear zuben lauki (1) bat
oleoz egiņa.
Nork esan nintzanikan
iņoiz argirako?
Nindutenik txikiya
goi mallan parako?
Katuba pasatzen da
erbiya dalako,
ni ere iya ala
uts bat naizelako,
non ez detan balio
pipa bat tabako.
|
|
|
Nola ederragoak
ez diran beste lau,
argatik nonbait emen
norbaitek para nau;
bada ontaz grazirik
egiten ez bainau,
lotsatzen naiz, egunak
jiratu bitez gau,
gorde dedin zokoan
itxura nere au.
|
RAMON ARTOLA
(1) El thun thun aldizkariak oarraren deia egiten du emen, baiņa gero orrialde barrenean oarraren adierazpena jartzea aztu. Lauki itz orrek cuadro esan nai duala jakin araziko zuan.
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |