Astoa eta tximuba


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Artola Ramon »  Ipuiak »  Astoa eta tximuba

Ipuiak edo kontutxoak

Astoa eta tximuba



Biyak zuten nagusi
bat merkatariya,
ibiltzen zana beti
periyaz periya.
Eltzez kargaturikan
joaten zan astoa,
janaz belarra eta
noizik bein lastoa.
Tximubak komeriyak
zituben egiten,
jendeari par asko
zion eragiten.
Gazta eta gaztaņak
baitzituben jaten,
eta bide guziyan
fumatzen zan joaten;
ala zijoazela
bein bide batean,
zutela nagusiya
zerbait apartean,
tximu txar petralari
zitzaion burura
tentatzen astekoa
asto umil ura.
Eta galdeturikan
astoa zertan zan,
ura bezela tximu
zertan jaio etzan,
erantzuera eman
zion segiruban,
astoak ere bear
zirala munduban.
Berak zeukala bada
berak sobra pena,
astoaren ordez ez
tximuba izana.
Gero galdetu zion
dantzatu nai zuben,
dantzatuko zirala
biyak, nai bazuben.
Esaten bazizkan ark
itz bi belarriyan,
dantzan asiko zala
grazi txit aundiyan.
Oni erantzun zion,
jolas ona bazan,
adituko ziola
zer nai zion esan.
Ontan tximuba joanik
belarri batera,
zigarro punta bota
zion barrenera;


eta jarri zanean
Tximiniya ketan,
astoa zan arrantzaz
dantzan asi bertan.
Lau ankak altxatutzen
zituben batean,
baziruriyen joan nai
zubela aidean.
Bera zan tronpetero
ta bera dantzari,
gabriolak egiten
zituben ugari.
Baņan alako batez
leer egiņik oso,
anka batekin zuben
egin estropozo;
eta eroririkan
kargazoi ta guzi.
an zituben gaņeko
eltze denak autsi.
Onek erakusten du
jostallu diranak
laguntzat kontatzeko
ez dirala onak.
Eragiņazo nairik
txorakeriz parrak
ekartzen dituztela
askotan negarrak.


Euskal-Erria, XII, 1885.







     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org