Azariya zakur jantziyan


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Artola Ramon »  Ipuiak »  Azariya zakur jantziyan

Ipuiak edo kontutxoak

Azariya, zakur jantziyan



Azariyak mozturik
atzeko isatsa,
nai izan zuben artu
zakurraren antza.
Ala onen larrubaz
estalirik ongi,
ollo usaian joan zan
basarriz basarri.
Sarri usandurikan
bat biziro ona.
itzegiteko zuben
billatu gizona,
zeņari esan zion
miņez egon zala,
eta lur aldatzera
zijoala ara.
Bada baldin bazuben
ark gustoa ala,
beraren serbitzari
geldituko zala.
Gizona arkiturik
eraro itz artan,
geldi zedilla bada
bertan, zion esan.
Etziran zortzi egun
pasa geldituta,
non asi zan nabaitzen
egaztien palta.
Geroz etzan egunik
etzanik bat galtzen,
da esatea andik
ollorik paltatzen.
Ontaz kejaturikan
zegoala gizona,
zakurrari otsegin
zion beregana,
esanaz: “Zertan ez dek
egiten zaunkikan’?
Ire zaunkik ez diat
aitu oraindikan”.
“Jauna -erantzun zion-,
ez nezake egin
zeren detan oraindik
artzen aboan min”.
“Egin zak -esan zion
bigarrengo txandan-,
zer zaunka modu dekan
nik jakin dezadan”.
Orduban zan zaunkaka
zakur ura asi,
baņan zaunkatzat zuben
egiten: ki, ki, ki.


Onetan igarririk
etzala zakurra,
ezpada azariya
eta bera zarra,
mugitu zan gizona
makillaren billa;
baņan azari zarra
izanik abilla,
ankartetik pasata
asirik igasi,
etzan aren pintikan
geiago ikusi.
Onek erakusten du
serbitzari txarrak
dirala ondatzeko
askotan baztarrak.
Nor dan begiratzeko
ongi aurrenean,
penaz arki ez dedin
bigaramonean.


Euskal-Erria. XII. 1888.







     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org