 |
|
 |
 |
|
Ipuiak edo kontutxoak
Zaldi bat maite zuben
bere nagusiyak,
zeren osatzen zizkan
naiera guziyak.
Ongi jaten zuben ta
etzuben nekerik,
nagusiya gaņean
eraman besterik.
Bein onek joan biarrik
erbeste batera,
kaja diruba zion
eman bizkarrera,
esanaz: Eraman zak
au nere tokiyan;
ni oņez bakarrikan
joango nauk mendiyan.
Segiduban asi zan
zaldiya kejatzen,
zeren zuben karga ark
ondotxo nekatzen.
Iritxi ziranean
lenengo errira,
zaldiyak, gizonari
jarririk begira,
|
esan zion: Ez det nai
aurrera segitu;
onla joatekoz nai det
bertan nik gelditu.
Gu ez gera jaioak
kajaz kargatzeko,
ezpada nagusiya
gaņean artzeko.
Ontatik asirikan
gogor ez-baietan,
aspertu ziranean
biyak erriyetan,
justizi billa ziran
joan juezagana,
zeņen zan asto zar bat
an juez zeguana.
Eta onek lenengo
aiturik biyari,
kopeta beltzez zion
esan gizonari:
etzala karga ura
zaldiyarentzako,
eta kajaz ez berriz
ura kargatzeko.
|
Aurrera joan etzedin
zaldiya nekean,
berak artu zezala
kaja bizkarrean.
Eta arekin igo
zedilla zaldira,
segitu zezan joan nai
zuben alderdira.
|
Onek erakusten du
tontoakgandikan
ez ditekela artu
lezio onikan;
oek jartzearekin
juez ta alkate,
izango dala beren
mendekoen kalte.
|
EuskaI-Erria, XII, 1885.
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |