Zakur gaizto-gaizto bat
urgulloz jantziya
zan mendeko zituben
guziyen nausiya.
Igual zan non piztiyak
ala egaztiyak,
kulpik gabe zatitzen
zituben guziyak.
Bein oietako asko
bildurik batera,
euli tzar bat zan denen
erdira atera,
esanaz: Iņork ere
artu gabe miņik,
denen partetikan gaitz
egingo diot nik.
Nerekin daukat ongi
zorroztuba lantza,
seguru du gaurdandik
izango mengantza.
Ala segiran joanik
zakur txarragana,
arkitu zuben lotan
lurrean etzana.
Eta zulaturikan
gogor ezpaņean,
|
jarri arazo zuben
lau anken gaņean.
Andikan joan zitzaion
gero bizkarrera;
eta zakurrak ezin
zubela atera,
ixillik zion onek
esan mutil bati:
Kendu nazak euli txar
ori bizkarretik.
Baņan ez, ez, ez kendu
bizkar gain orretan,
makillarekin jo ta
akaba zak bertan.
Ixillik esan arren
aiturik euliyak,
prest paratu zituben
bere ego biyak.
Eta jotzeko altxa
zanean makilla,
euliya joan zan andik
leku obe billa.
Orduban azpikoak
Ez jo! zion esan;
baņa makilla nola
ordurakoz an zan,
|