Ardi zakur eri bat,
zarra ta argala,
mendiyan ganaduen
kontuban zeguala,
otsoak albotxora
joanik zion esan
emateko ganadu
kaskar bat jan zezan;
goseak zebillela
zenbait egunean,
eta ura eskatzen
ziola onean.
Eta zakur argalak
ikustean ala,
indarrez bera baņan
geiagoa zala,
izuturikan bera
itota zezan jan,
zion artzeko bada
kaskartxo bat esan;
eta ala otsoak
ganadu batekin
zuben pozez alderdi
artatik aldegin.
Andikan geroago
denbora gutxira,
|
berriz zitzaion otso
zar aundiya jira:
eta egiņik lengo
eskaera bera,
bere jankaiarekin
joan zan baztarrera.
Baņan beste bein lengo
gisan zanean joan,
zakur aundiago bat
zuben billatu an;
eta asi zanean
ganaduba artzen,
edo zintzurretikan
ortz zorrotzak sartzen,
zakurrak itsatsirik
bere letagiņak,
atera zizkan tripan
zeuzkan gose miņak.
Besteren bizkarretik
nai dubenak bizi.
ez baitu bear azken
onikan ikusi;
ez da nai dana beti
egitea aski,
zuzen ez dabillena
irtengo da gaizki.
|