Begi zorrotzarekin
egonik zalantzan,
zozo baten ondoren
gabiraba joan zan.
Eta arrapaturik
jankai eder ura,
mokazo batez zion
puskatu buruba;
ta zeramala gero
jateko, aidean,
txori txiki bat zuben
topoz jo bidean;
eta berriro kolpe
tirarik berari,
utsegin da zozoa
zitzaion erori.
Segiruban jatxi zan
gabiraba beera,
sasiyan gelditu zan
zozoa artzera;
|
baņan trabaturikan
bera sasi artan,
irten eziņik preso
arkitu zan bertan.
Len zana libre eta
zozoaren jabe,
gelditu zan preso ta
zozorikan gabe.
Ala zegoala trantze
estu artan umil,
eiztari batek zuben
tira ta bertan il.
Maiz da gure artean
gertatzen au bera:
goragi igo nairik
erortzea beera.
Nai dubenak beretzat
bakarrik guziya.
galtzen ditu askotan
dena ta biziya.
|