Ardiyak kejaz ziran
joan legoiagana,
esanaz: Justiziya
nai genduke, jauna.
Otsoak iya gure
artalde guziya
jan dute, eta egin
beza justiziya.
Ordena bereala
onek eman zuben:
berriz ardirik iņork
lapurtzen bazuben.
izango zubela txit
kastigu gogorra,
bere biziz zubela
pagatuko zorra.
Andikan laster bera
eroririk miņez,
aitz zuloan gelditu
zan irten eziņez.
Eta luzarotxoan
egonikan ala,
zulotik jankai billa
irteten etzala.
arkitzen zan goseak
eta zer jan gabe,
|
ezin egiņik ezer
jatekoren jabe.
Onela zala ardi
bi zitzaiozkan joan,
kejaz beren umeak
ziozkatela jan.
Aiek jan zitubena
otso zar bat zala,
eta arren ta arren
kastiga zezala.
Ondo da -esan zien-:
kastigatuko da,
baņan orain zait beste
gauza bat gogora:
nik ura kastigatu
edo naiz ill arren,
nola beste urtea
ondoren datorren,
orduban ere ez da
otsorik paltako,
zuen ume berriyak
ostu ta jateko.
Eta onen-onena
izango da emen
nik esaten detana
egitea, amen.
|