Olloak eta arrautzak


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Artola Ramon »  Ipuiak »  Olloak eta arrautzak

Ipuiak edo kontutxoak



Olloak eta arrautzak



Lau ollo alkarrekin
ziranak bizitzen,
arrautzak egiten maiz
ziran ikusitzen.
Egunero egiten
zuten laubak bana,
au zan beren lanbide
zerabilten dana.
Egun batez joanikan
arrautzaren billa
neskatxaren tokiyan
etxeko mutilla,
onek esan zioten
ollo on aieri
emango ziotela
nai ainbat janari.
egin nai bazituzten
arrautzak gordean,
ark bestek etzekien
paraje batean.
Lau olloetan birek
au arturik ontzat.
asi ziran egiten
arrautzak arentzat.
Batek egunero bat
utzitzen baitzion,
asi zan egunetik
paltatzen etzion.
Besteak berriz iņork
etzeion igarri,
egun biz bat utzitzen
zion mutillari.
Gisa ortan zirala
gertatu zan gaia
zelebratutzekoa
Eguberri jaia.
Ontan nola bear zan
eltze on bat egin,
kontatu zuten ollo
etako batekin.
Eta joanikan laubak
zeuden parajera,
zein ill sententziya an
zioten atera,
esanaz: “‘Arrautzgille
gertatu ez dana,
izan dedilla gaur ill
ta jan bear dana”.


Eta eramanikan
bera sukaldera,
an zioten lepoa
labanaz atera.
Au ikusteaz ollo
kulpaz kutsutuba.
ikaraz izandu zan
aurrera justuba.
Ona leziotxo bat
bearra guretzat:
orra zer dagon gero
traidorearentzat.
Bi abotatikan jan
nai duben askori,
sinistu gertatuko
zaiola lan ori.


Euskal-Erria. XIII, 1185.







     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org