Azariya eta azari-zakurra


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Artola Ramon »  Ipuiak »  Azariya eta azari-zakurra

Ipuiak edo kontutxoak



Azariya eta azari-zakurra



Ollo bat jaten zala
azariya ari,
zakurrak eldu zion
lepotik berari,
esanaz: “Zer ari aiz?
Nondik ostu dek au?”
Zeņek erantzun zion:
“Jabeak eman nau”.
“Ez; jabeak ollorik
ez dik eman iri;
gure etxetikan dek
ostu ollo ori”.
“Egiya da au zuen
etxekoa dala,
baņan bai eta ere
ostuba ez dala.
Nagusiyak berak dit
ageriyan eman,
ez ditzatan ixilka
geiago eraman,
oraindikan esanaz
illero-illero
emango ditala bat,
au seguru gero.
Bada ez lapurtzeko
ari ollorikan,



ez baldin badet artu
nai balazorikan.
Itz eman diot ezetz
eta au zan dena;
lapurtzat zuk ni egin
bearra det pena.
Goazen, goazen biok gu
orain beragana,
galdetzera dan edo
ez au ark emana”.
Ontan erdi sinixtu
egiņik zakurrak,
kendu zizkan gaņetik
bere atzaparrak.
Eta zijoazela
galdetzera biyak,
bidean eskapatu
zion azariyak.

Onek erakusten du
bizitzeko ernai,
ez sinistatutzeko
edozeņi zernai.
Begiratzeko len zer
izana dan bera,
ez deikion tiroa
erpotik atera.


Euskal-Erria, XIII. 1885.







     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org