Biyak zijoazela
bein bide batean,
ikusi zuten gizon
bat bere lanean.
Au zan arakiņa ta
aragiya austen,
puskak zernai modutan
zitubela uzten.
Azari zarrak zion
esan zakurrari:
Ostu zaiogun puska
aundi bana orri.
Kontatuko dizkiat
nik bat, bi, iru, lau,
eta lau esatean
sartuko gaituk rau!
Esan ta egin, biyak
asirik batean,
azariya tranpaz zan
erori bidean.
Eta zakurra joanik
gaitz pentsatu gabe,
egin zan ango puskik
onenaren jabe.
Baņan jabeak zuben
lapurtzen ikusi,
eta segitu zion
labana ta guzi.
Zakurrak nabaiturik
trantze ain larriya,
|
bota zuben abotik
bere aragiya.
Gizonak berriz kaso
egin gabe oni,
oraindikan segitzen
zion zakurrari.
Nai zuben kolpatzeko
bera arrapatu,
geiago aragirik
etzeion lapurtu.
Eta... da arrapatu
zubela egiya?
Bai... bestek... an lurrian
zegoan aragiya.
Azariya egiņik
puska arren jabe,
jabea gelditu zan
aragirik gabe.
Baita zakurra ere
ederrak artuta,
berriz lapurtutzeko
goguak kenduta.
Onek erakusten du
bear dala jakin
kontu aundiz ibiltzen
pillo samarrakin;
geitxo fiatzen dana
bere esanetan,
gaizki irtengo dala
lautatik irutan.
|