Asto bat biziro maiz
gelditzen zan miņez,
oso puztuturikan
mugitu eziņez.
Ukulluban zegoala
bein txit aundituba,
beste asto bat deitu
zuten medikuba.
Eta onek lenengo
pultsuba arturik,
galdetu zion zeukan
jateko gogorik.
Erantzun zion baietz
ederra zeukala,
apetituen paltak
ala etzeukala.
Ezin ezaguturik
medikubak miņa,
esan zion atera
zezala mingaņa.
An ere gaitz itxurik
etzion ikusi,
baņan sendatu nairik
alaz eta guzi,
asi zitzaion sangri
aundi bat egiten,
odol txarrik bazeukan
andik zedin irten.
O asto kottaruba!
Tranpak eta penak
|
orduban argitara
irten ziran denak.
Odolaren tokiyan
aizea zan asi,
zulotik txistu joaz
zijoan igasi.
Beste asto larruban
egonik sartuba,
ura zan zekarrena
aizez puztutuba.
Min paper ura zuben
egiten ikasi,
nai zubelako lanik
egin gabe bizi.
Baņan ziotenean
gaitza ezagutu,
ostikoka zioten
jaikitzen lagundu.
Ala andik aurrera
astean sei makil
bizkarrean puskatzen
zizkatela zan ill.
Emen ikusitzen da
dabillena tranpan
azkenerako bera
erortzen dala an.
Iņor engaņatubaz
nai dubenak bizi,
ez dezakela azken
onikan ikusi.
|