Baserri zakurra


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Artola Ramon »  Ipuiak »  Baserri zakurra

Ipuiak edo kontutxoak



Baserri zakurra



Ongi bizi zalarik
bere baserriyan,
aitzen zuben zer nola
ziraden erriyan:
txit gaizki ikusiyak
zirala katubak,
eta zakurrak berriz
oso maitatubak.
Oek nai eran libre
zirala ibiltzen,
bat bakarrik etzala
gazterikan iltzen.
Zer jana berriz nonai
billatutzen zala;
itz batez, an ezeren
paltikan etzala.
Oek guziyak joanik
belarriyetara,
egun batez zan bere
etxetik atera;
eta egonik bide
denari begira,
abiatu zan jaisten
menditik errira.
Ontan asi ta sarri,
zijoan bidean,
billatu zuben zekor
zanko bat lurrean;
eta usai egiņik
puska eder ari,
esan zuben: “Eztet nai
nik au jaten ari;
erriyan egingo det
nere otorduba,
allegatzen danean
jateko orduba”.
Gero topatu zuben
zerri belarriya,
eta ez izanikan
ain puska larriya.
esan zuben: “Au baņan
gauza obea len
ez det jan, eta noan
errira lenbailen”.
Onela allegatu
zanean bertara,
ibilli zan begira
alde denetara;
baņan nola etzuben
zer janik billatzen,
asi zan dendetan ta
tabemetan sartzen.


Oetako batean
egonik usainka,
artu zuben platera
batetik lukainka;
baņan ikusirikan
lan artan mutillak,
makillazoz berotu
ziozkan kostillak.
Andikan karraxika
irtenik igasi,
beste denda batean
zan sartutzen asi;
an berriz topaturik
katu bat aundiya,
kendu zion zarpazo
batekin begiya,
eta txiliyoz zuben
denboran aldendu,
borroka zion beste
zakur batek eldu;
zeņak sarturik gogor
bere letagiņak.
aztu erain ziozkan
lenagoko miņak,
bada bizirik bazan
irtengo argandik,
bestek libratu zuben
eta joan zan andik.
Ala porrokaturik
guziya erriyan ,
aurrera zan bizitu
izan baserriyan.

Au da gure artean
gertatu oi dana:
degun dena txarra da,
ona besterena;
urrutiko intxaurrak
izanik amalau,
bertara joatean
gertatzen dira lau.


Eukal-Feslak Donostian
Oroimengarria
/ 1885.
Euskal-Erria. XIV, 1886







     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org