Nagusi baten mende
ziralarik bizi,
astorik ezin zuben
zaldiyak ikusi;
beti esaten ziyon
itsusiya zala,
eta aren ondoan
biziko etzala.
Modu artan zirala,
beren nagusiyak
goiz batez lotu zizkan
karro bati biyak;
zeņen karga zioten
gaingirotxo eman,
zezaten beste erri
batera eraman.
Ala zijoazela
aldaparan gora,
zaldiyak esan zuben:
Orain da denbora;
orain moldatuko det
nik asto muskilla,
leer eragin ta emen
utziko det illa.
Ala karroari ez
tiratzen asi zan,
eta nola astoa
aurretikan baitzan,
|
noizik bein kozka zion
egiten atzetik,
karga denari tira
zeion ark aurretik.
Baņan alako batez,
bide legunean,
nola berak etzuben
segitzen lanean.
zart egiņikan soka
zarrak astoari,
zan estropozo egin
ta bertan erori.
Orduban gertatu zan
zaldiya nekoso,
atzeko kargak zuben
menderatu oso:
eta amildurikan
karro zar ta guzi,
lepoa zuben bea
jotakoan autsi.
Gertakaitxo onetaz
maiz oroi gaitezen,
gu ere geren paltaz
galdu ez gaitezen;
ez mengantzarik artu
al bada besteri.
zein gerta leikioken
gaitz ura berari.
|