Arratoiak eta katuba


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Artola Ramon »  Ipuiak »  Arratoiak eta katuba

Ipuiak edo kontutxoak



Arratoiak eta katuba



Arratoi bi bizitzen
ziranak txit ondo,
etziran aserratu
izan oi egundo.
Etzuten uzten iņoiz
bat besteak bakar,
begiyetan piyatu
ezin zuten alkar.
Bada alakoa zan
maitetasun piņa,
bientzat bat zan poza,
bientzat bat miņa.
Egiņak zeuzkatela
milla juramentu,
etzutela bear itz
emanik ukatu;
au zan: iņoiz gertatzen
baziran esturan,
biyak irten edo ill
bear zutela an.
Modu ontan zirala
gau bat zan iritxi,
ziranak ganbaratik
bizitzara jatxi;
eta billaturikan
lokarri zar bat an.
kakora ziran igo
lokarri zar artan;
non erasorik gogoz
ango urdaiari,
ezpain bizarrak apain
baitzituzten jarri.
Jaisten ziran denboran
asi andik beera,
katu aundi bat irten
zitzaien bidera;
eta bera ikustez
ikaraturikan,
ez gora ta ez bera
gelditu ziran an.
Orduban esan ziyen
katubak azpitik:
“Ez izutu, gazteak,
batere nigatik;
jetxi zindezketeke
beldur gabetanik,
zuekin adiskide
baitet izan nai nik”.
Baņan buruz bez zeuden
aiek lokarriyan,
nola gertatzen ziran
estura larriyan,


lokarriya goikoak
ebakirik beetik,
azpikoa pitipun
erori zan goitik:
eta artzearekin
bat katubak ura,
bestea saltatu ta
sartu zan zulora.
Gure artean ere
baititezke izan
alkar maiteak nola
arratoien gisan,
egiņaz biotzetik
milla juramentu,
esturan animatik
ditzaten ukatu.


Euskal-Festak Donostian
Oroimengarria / 1885.
Euskal-Erria. XV, 1886.







     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org