Au nola erdi larru
gorriyan bizi zan,
azari batenaz bein
apainki jantzi zan.
Eta erakutsiyaz
atzeko isatsa,
esaten zuben: Orain
ez bainaiz ni lotsa;
beti nintzan inbiri
jantzi besterenaz,
soņean darabiltan
azariyarenaz;
eta osaturikan
neukan kutiziya,
nerekin arkitzen zait
nai era guziya.
Jardun oek pasarik,
zerbait geroago,
egun batean egin
zuben oso bero;
eta jantzi arekin
itoko ezpazan,
preskatzera itsaso
baztarrera joan zan;
an zegoala arroka
tartean sarturik,
|
etzubela ageri
buruba besterik,
olagorroa joanik
bere ondotikan,
preso gelditu zuben
isats aunditikan;
eta bere buruba
ikusteaz ala,
lotuba, andik irten
ezin zitekeala,
txiliyoz erreguka
jarri zan zerura;
baņan nola goititzen
baizijoan ura,
sarri ziyon estali
izandu buruba,
eta ito zan bertan
tximu apainduba.
Gauza onak ditugu
beti besterenak,
ezeren baliorik
gabeak gerenak;
eta on aien jabe
egiten bagera,
orduban ere gaizki
atera oi gera.
|