 |
|
 |
 |
|
Ipuiak edo kontutxoak
Gabirau bat jetxi zan
bein kabi batera,
nairik an zeuden zozo-kumeak atera;
egopean aitz zulo
batera eraman,
eta otordu eder
bat egin zezan an.
Baņan arrano zar bat,
egonik begira,
atzetik joan zitzaion
segiran kabira;
eta arrapaturik
lapur txarra bertan,
esan zion ia zer
lan zerabillen an;
ia non ziran kabi
artako zozoak,
ark jango zitubela
ain jankai gozoak.
Ez nik -erantzun zion-,
eztet jan zozorik;
eztet jaten orlako
mokadu goxorik.
Orduban esan zion:
Ezpadira janak,
|
dituk ire igasi
norarebait joanak:
bada gaixoak nola
ditutan maite nik,
eta berak jan naia
ekarri dekan ik,
emen pagatuko dek
ere kastiguba.
Eta segiran zion
puskatu buruba.
Ura ill ondorean
zituben ikusi,
zirala zozokume
kabikoak bizi;
bada gertakai artaz
arkiturik era,
illaren egopetik
ziraren atera,
esanaz: O, gure jaun,
ongille aundiya,
gaur bedorrengatikan
daukagu biziya;
ezpaldin balitz emen
kabiyan gertatu,
oraingoz giņan mundu
onetaz gu aztu;
|
bada ongite ontaz
gaude eskerturik,
eta maite gaitula
eztaukagu dudik.
Bai -erantzun zioten-,
txit maite zaituztet,
baņan onekin ezer
gaur egiten eztet;
bigartik jarriko naiz
ume gordelari,
emanaz kastiguba
paltatzen dunari;
baņan gaur nola eztan
oraindik bigarra,
eta nik detan gauza
goxoen biarra,
|
nere sabelak ondo
zaituzte artuko,
eta antxen zaituztet
gaixoak sartuko.
Eta, esan ta egin,
izan ziran janak,
zozokumeak eta
gabiraba danak.
Onelakoak asko
baikera munduban:
onak, beldurra baldin
bada inguruban;
baņan jaun eta jabe
gertatzen bagera,
orduban lengo onak
gaiztotutzen gera.
|
Euskal-Festak Donostian
Oroimengarria / 1895.
Euskal-Erria. XV, 1886.
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |