Batian aruntza ta
bestian onuntza,
txoriak zerabilten
toriatzen ontza;
nola begiz argirik
etzuben ikusten,
nai zubenik egiten
etzioten uzten;
abiyatzen zanean
joaten kabiyara,
gaizki zuben artutzen
beti abiyara;
alaz ta ere noizbait
sartu zan kabiyan,
baņan besterenean:
mirotzarenean;
eta nola txoriyak
zioten segitu,
oek ikusteaz zan
mirotza mugitu;
|
eta, arrapaturik
aruntz joan ziranak,
lepoak bigurtubaz
ill zituben danak;
segiruban jarririk
begira ontzari,
esan zion: Eztiat
nai i jaten ari.
Eta jankai txar ari
utzirikan joaten,
segitu zuben txori
burlosoak jaten.
Iņor burlatzea da
oso gauza gaizki,
ez baita bat mendean
artutzea aski;
bada egiņagatik
ari nai guziya,
beretzako paltako
ezta justiziya.
|