Tratu bat egin zuten
bein beren artean,
lanetan izateko
aurrera partean:
bakoitzak bere alde
egin arren lana,
partituko zutela
gauza erdibana.
Ontan urdai puska bat
zuben azariyak
lapurtu, eta ziran
asi jaten biyak;
baņan zakurrak zuben
parte geiago nai,
eta nola etzion
besteak eman nai,
ziralako artatik
biyak okerrera,
puska guziya zion
zakurrak atera.
Orduban azariyak,
sukindaz beterik,
esan zion: Eztiat
damu bat besterik:
bakarrik eztetala
nere urdaia jan,
|
bere billa bakarrik
naizen bezela joan.
Indar pantesiyan dek
egin nai dekana,
baņan damutuko zaik
gaur egin dekana.
Onetan zijoala
aurrera bidean,
ikusi zituben bi
artzai txit aldean.
eta berari ziyen
tranposoak esan
zakur amorratu bat
ikusi zala an.
Bada ezpazan illtzen
zakur ura sarri,
artaldeak zirala
ibilliko larri.
Ura aitutakoan
bi artzai mutillak,
zakur billa joan ziran
jasorik makillak:
eta billaturikan
urdai puska jaten,
makillazoka bertan
akabatu zuten.
|