Astoa eta zakurra


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Artola Ramon »  Ipuiak »  Astoa eta zakurra

Ipuiak edo kontutxoak



Astoa eta zakurra



Alkarrekin bizitzen
ziralarik biyak,
astoa zuten maite
etxeko guziyak;
zakurrari etzien
egiten kasorik,
eta etzuben kentzen
onek bein goserik.
Zitubelako bere
nagusiyak zurrak,
konta zitzaiozkean
zituben ezurrak;
bada ain arkitzen zan
plako ta argala,
baziruriyen kartoiz
moldatuba zala.
Ontan egun batean
astoa ta biyak
errotara birali
zituben nausiyak;
eta zijoazela
aldaparan bera,
otso bat zitzaioten
alboan atera.
Astoak zubenean
ikusi otsoa,
eta beraganatzen
zubela pausoa,
izuturikan esan
zion zakurrari:
“Ua eta egiok
gogor otsoari;
bestela emen niok
ni ito ta jango,
eztek neri gaitzikan
egin gabe joango”.
“Eta neri zer? -zion
erantzun zakurrak-:
jan deizkikala mamik,
ez neri ezurrak.
Nik irukirik lanik
aski neronekin,
nai al dek ni jartzea
borroka arekin?
Jan azala nai badu,
neri bost bazirak,
berdin nagusiyak len
ainbat naiko zirak”.
Eta otsoa joanik
astoarengana,
zintzurretik itota
izandu zan jana.


Nai dubenak iruki
serbitzai leiala,
berak bear du izan
lendabizi ala:
sariztutzen ezpada
merezi dan gisan,
langille ona ura
ez liteke izan.


Euskal-Festak Donostian
Oroimengarria, 1885.







     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org